XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAIZKI GORDETA

Hara hor, negarrez ailegatu zaigu mutikoxkorra etxera, buru-makur.

Ikusi du amak atetik malkoka sartzen eta:

- Zer daukak negarrez etortzeko?.

- Andereñok jo egin nau!- semeak zotinka.

- Zergatik jo zaitu ordea...

- Brasil non zegoen ez nenkielako.

- Bueno, ez dago gaizki.

- Ea horrela akordatzen zaren gauzak non gordetzen dituzun!.

BURU HANDIA

Negarrak jota iritsi da mutikoa etxera.

Amak, ate hotsa entzun orduko:

- Zergatik hago negarretan?.

- Maaa, maaa... burla egiten didate eskolan...

- Zergatik egiten diate burla?

- Buru handi bat naizela esaten didate denak... maaa, maaa...

Buruan jarri dizkio amak eskuak, laztanez lasaitzeko:

- Ez diezu utzi behar horrelakorik esaten.

- Egiten al diezu erronka? Segitzen al dituzu atzetik korrika?

- Baaai, segitzen ditut; baina kale estuetatik sartzen dira beti.

ERREZILGO BASERRITARRA

Bidaniko festetara joan omen zen behin Errezilgo baserritar bat.

Apain apain jarri eta haruntza abiatu zaigu oinez, R-5 eder baten ilusioak eginaz bidean.

Harrapatu du izugarrizko zepelina, eta goizaldean, bete bete eginda, bueltako bidea hartu beharra daukala pasa zaio burukaldetik tximista bezala.

Badoa bide erditik, badaezpada, bazterretatik ez ateratzearren, eta txisa ezin aguantatuan dagoela konturatu da halako batean.

Mugitu gabe, praketa jeitsi, kanarioa atera eta zarrasta bere gainera etorri zaiola ohartu da bustitasun bero bat sentitzerakoan galtzetan.

- Hego-haize galanta ziok gaur goizean!- eta buelta eman du bide erdian zipiztrinak hurrunago joateko idearekin.

Lasaitu da gure morroia eta praketa itxi ondoren hantxe hasi zaigu berriz ere ttapa-ttapa pauso bat bestea baino azkarrago eman gabe.

Bidanian sartzerakoan mundua bikoiztu egin zela pentsatu zuen.

Ez zuen entenditu Bidanitik atera, Errezileraino ibili eta berriro ere Bidanian egotea.